XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1936ko urtarrilaren 19an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, txapelketa irabazi zuen bere garaiko bertsolaririk handienen kontra (Dargaiz, Txapel, Uztapide, Zepai, etab.en kontra). Handik lau hilabetera, Goizuetako festatan bertsotan ari zela, atake bat izan zuen eta hark ekarri zion heriotza 1936ko ekainaren 3an. Hainbat plaza eta kale dira gure probintzian haren izena daramatenak.

Joan Migel de Orkolaga (1863-1914)

Zarauzko bikarioa oso meteorologiazalea zen eta gabinete koskor bat ere bazeukan bere azterketak eta hautemapenak egiteko. Haren popularitatea eta ospea jaio ziren, ekaitz handi baten etorrera, 1900go azaroaren 14koarena, lau ordu lehenago iragarri zuenean, galera handiak itzurtu egin baitziren horrela.

Bere iragarpenetan sakontzeko behatoki meteorologiko bat jarri nahi izan zuen. Hasiera batean interesaturik agertu ziren ideiarekin Gipuzkoako eta Bizkaiko Diputazioak, baina non ipini behar zenaz adostasunik ez zegoelako, azkenean Gipuzkoako Diputazioak bakarrik jarraitu zuen aurrera proiektuarekin.

Orkolaga izan zen (Donostiako) Igeldo mendiko behatokiko lehen zuzendaria, eta hortik abisatzen zen telefonoz herri guztietara, ekaitz bat inguratzen zen bakoitzean. 1914ko irailaren 22an hil zen, bere proiektuen jarraipena bere anaia Pedroren eskutan utzita gero. Horrela sortutako behatoki hau bera da gaur egun ere probintziako garrantzitsuena.

Jose Olaizola Gabarain (1883-1969)

Organista, musika-konpositore eta antzerki-gizona. 8 urterekin hasi zen organo ikasten Hernaniko organistarekin, eta Donostiako Arte Ederretako Akademian jarraitu zuen, non irakasle ere izan zen. 1902an Sekundino Esnaolarekin sartu zen Orfeoi Donostiarrean.

1904an organista izendatu zuten Pasai San Pedroko parroki elizan, eta 1906an lehiaketa bidez irabazi zuen Donostiako Santa Mariako elizan organista-plaza. Gasteizko Elizbarrutiko Organista-Elkartea sortu zuen eta 1928an Euskal Herriko Txistularien Elkartea.

Erbestera joan beharra izan zuen gerra zibilaren ondoren; hala ere honek ez zion galarazi zaletasun handi batekin ziento bat obra baino gehiago konposatzea txistu, kantu, piano, ballet, organo eta baita orkesta, koru eta organoarentzat ere. 1946koa da Oleskari Zarra izeneko opera saritua.